Palestinako eta Saharako egoera, mintzagai
Beasaingo EH Bilduk Palestinaren eta Sahararen aldeko hitzaldia antolatu du biharko
Beasaingo EH Bilduk Palestinaren eta Sahararen inguruko hitzaldia antolatu du. Thamer Birawi Euskal Herrian bizi den palestinarra eta Garazi Hach Embarek saharar-euskalduna izango dira hizlariak. Saioa 18:30ean hasiko da, Igartza Jauregian. Izena emateko 644 94 91 57 telefonora idatzi behar da.