Beasaingo herri lasterketa astebete atzeratu dute
Uztailaren 11n izango da, azkenean. Txirrindularitza lasterketa dago aurreko astean eta bi ekitaldiek talka egin ez dezaten aldatu dute
Beasaingo herri lasterketa uztailaren 11n izango da. Astebete atzeratu dute, uztailaren 4an txirrindularitza proba dagoelako Beasainen eta talka egin ez dezaten. Berez, herri lasterketa, martxoan izaten da, baina pandemiak behartuta udazkenera atzeratu behar izan dute.
Izen ematea zabalik dago jada, link honen bidez. Binakako proban bikotea gizonezko batek eta emakumezko batek osatu beharko dute. Bi modalitate izango dira: bikoteka eta banaka. Binakako probak bost kilometro pasatxo izango ditu, eta banakakoak bikoitzak; zirkuituari bi itzuli eman beharko dizkiote. Binakako proban bikotea gizonezko batek eta emakumezko batek osatu beharko dute.