Euskarazko sormena saritu dute
Ordiziako komiki eta ipuin labur lehiaketan ia 300 lan aurkeztu dituzte aurten. Sariak asteburuan banatu dituzte.
Euskara eta sormena uztartzeko helburuarekin antolatu dute beste behin ere komiki eta ipuin labur lehiaketa Ordizian. Parte hartzea altua izan da. Komikiaren atalean 299 lan aurkeztu dira eta sarituak, Ainhoa Aseginolaza, Maddi Garate, Sara Iruarriz eta Leire Iraeta izan dira. Ipuin laburren atalean 143 lan aurkeztu dituzte, eta Iker Lasa, Eider Aginagalde, Irati Elorza eta Anitz Arraiza saritu dituzte.