Sheila Cuñadok irabazi du maiatzeko saria
Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiaren maiatzeko galdera 198 lagunek asmatu dute.
Legazpiko Udalak kaleratutako egutegiaren maiatzeko asmakizuna 198 lagunek asmatu dute (e letra zen erantzuna), eta horien artean egindako zozketan Sheila Cuñadok irabazi du herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa bonua. Irudian Javier Iraeta zinegotziarekin agertzen da, saria jasotzen. Ekaineko asmakizunak hala dio:
«Zer dela eta zer dela, tiroa behera bota eta sudurrean jo».