Beasaingo haur eta nerabeen azterketa, jendaurrera
GIZARTEA // Beasaingo haurren eta nerabeen inguruko diagnostikoa egin du Aztiker konpainiak. Aisialdi ohitura, teknologien eta sare sozialen erabilera, sexualitatea… jorratu dituzte. Emaitzak asteartean aurkeztuko dituzte, 18:00etan, Igartzako Jauregian. Udal ordezkariek ere parte hartuko dute aurkezpenean, Leire Artola alkateak tartean. Edukiera mugatua denez, aurrez izena eman behar da, online, udalaren webgunean.













