Eragin tasaren beherakadarekin itxi du astea Goierrik
Osasun Sailaren arabera bost kasu berri atzeman dituzte eskualdean. Urretxun, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian. Eragin tasak behera egin du nabarmen.
Datu apalekin hasi zen astea Goierrin, eta bukatu ere hala egingo du. Gaur beste bost positiboren berri eman du Osasun Sailak, baina intzidentzia tasa nabarmen jaitsi da eskualde mailan. Une honetan, 142,43an dago.
Kasu berriei dagokionean, Urretxun (2), Beasainen (1), Lazkaon (1) eta Ordizian (1) atzeman dituzte azkenak.
Eragin tasaren 400eko langa Idiazabalek (546,22) bakarrik gainditzen du une honetan. Zaldibian eta Araman, behera egin du. Herririk handienen artean, Ordizia bakarrik dago eremu laranjan; Beasain, Lazkao, Legazpi eta Zumarraga horian daude, eta Urretxu eremu berdean.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.839 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/10 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 0 | 223 | 114,48 | ||
Beasain | 1 | 1.600 (+1) | 164,04 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 546,22 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 1 | 544 (+1) | 124,29 | ||
Legazpi | 0 | 945 | 83,24 | ||
Legorreta | 0 | 167 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 1 | 1.363 (+1) | 327,78 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 201 | 0 | ||
Urretxu | 2 | 634 (+2) | 58,57 | ||
Zaldibia | 0 | 333 | 301,57 | ||
Zegama | 0 | 186 | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 17 | 364,96 | ||
Zumarraga | 0 | 1.055 | 71,28 | ||
GOIERRI | 5 | 7.839 (+5) |
142,43 |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.