Irizar ie truck kamioia Suitzara iritsi da
Aurreko astean Irizar e-mobilityk seriean 10 kamioi elektriko ekoitzi zituen, eta azken hau serieko ekoizpenari gehituko zaio: Jebsen & Jessen Industrial Solutions enpresarekin sinatu du akordioa.
Irizar e-mobilityren ie truck kamioi elektrikoa Europara iritsi, Suitzara, hain zuzen ere. Joan den astean iragarritako 10 unitateen serieko ekoizpenari gehituko zaio eskaera berria, eta Europara iritsiko den lehena izango da. Kamioi %100 elektrikoa da, 3 ardatzeko 6×2 konfigurazioko txasisarekin, eta erabilera ezberdinak izan ditzake: hondakinak biltzeko zein hiri-banaketako lanetarako.
Jebsen & Jessen Industrial Solutions enpresarekin lortu du Irizar e-mobilityk akordioa., eta ez da elkarrekin lan egiten duten lehen aldia: autobus elektrikoen salmenta eta salmenta osteko zerbitzuak eta karga azpiegiturak eskaintzen ditu jada Irizarrek Alemanian, Austrian eta Suitzan enpresa horren bidez.