Saguzarrak hobeto ezaugutzeko aukera izango da Itsasondon
Saguzarrak hobeto ezagutzeko haur eta familiei zuzenduta antolatu dute Saguzar gaua Itsasondon, gaur. Erakusketa baten bidez, saguzarren inguruko ezagutzak zabaltzeko azalpenak emango dira. Gainera, iluntzean, saguzarren deiak entzun ahal izango dituzte ultrasoinu detektagailuak erabiliz, hala, bertan hegan dabiltzan saguzarren espezieak identifikatu ahal izango dituzte.
Naturtzaindiako kideen laguntza izango dute. 20:00etan hasiko dira.













