Azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte
Eudelek argitaratutako salaketa agiriarekin bat egin dute Goierriko hainbat udalek, eta elkarretaratzeak deitu dituzte iluntzerako.
Goierriko hainbat udalek bat egin dute Eudelek zabaldutako agiriarekin, eta elkarretaratzeak deitu dituzte. Agiri horretan, “Anna eta Olivia txikien gertaera krudela” gaitzetsi dute, familiari eta indarkeria matxistaren biktimei elkartasuna adieraztearekin batera. Era berean, gaur, 19:00etan, udaletxeen atarietan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute.
Emakumeen kontrako indarkeria “emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria” dela gogorarazi dute, eta ondorioz, baita “giza eskubideen urraketa larri eta onartezina” ere.
- Urretxu. 18:45ean, Iparragirre plazan.
- Lazkao. 19:00etan, udaletxe aurrean.
- Legazpi. 19:00etan, udaletxe aurrean.