Legazpi eta Zumarraga eremu horitik berdera pasa dira
Osasun sailaren arabera asteburuan 13 kasu atzeman dituzte Goierrin. Beasainen, Ordizian eta Urretxun daude positibo berriak. Eragin tasak hobera egiten jarraitzen du.
Pasa den asteko joera beretsuari eutsi diote datuek asteburuan ere. Osasun Sailak 13 kasu gehiago zenbatu ditu asteburuan. Eragin tasek, ordea, hobera egin dute orokorrean.
Urretxun (6) atzeman dituzte kasu gehien ostiraletik igandera bitartean. Ordizian 5 kasu ahertu dira, eta Beasainen beste 2.
Eragin tasari dagokionean, ez dago herririk 400eko langa gainditzen duenik. Herririk handienen artean, Ordizia bakarrik dago eremu laranjan; Beasain, Lazkao eta Urretxu horian daude, eta Legazpi eta Zumarraga eremu berdean.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.852 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/11 | 06/12 | 06/13 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 223 | 57,21 |
Beasain | 0 | 2 | 0 | 1.602 (+2) | 78,45 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 42 | 0 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 183 | 336,13 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 67 | 0 |
Lazkao | 0 | 0 | 0 | 544 | 124,29 |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 945 | 35,28 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 167 | 0 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 31 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 80 | 0 |
Ordizia | 2 | 2 | 1 | 1.368 (+5) | 317,78 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 109 | 0 |
Segura | 0 | 0 | 0 | 201 | 0 |
Urretxu | 5 | 1 | 0 | 640 (+6) | 131,79 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 333 | 180,94 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 186 | 131,49 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 17 | 364,96 |
Zumarraga | 0 | 0 | 0 | 1.055 | 20,36 |
GOIERRI | 7 | 5 | 1 | 7.852 (+13) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.