Beasainek ekainaren 30ean egingo du Akziodunen Batzarra
Laboral Kutxaren egoitzan elkartuko dira. Egoera ekonomikoa eta kirol ibilbidea aztertuko dituzte
Beasain Kirol Elkarteak Akziodunen Batzarra egingo du ekainaren 30ean. 19:30ean hasiko da batzarra, Laboral Kutxako egoitzan. Zuzendaritzak klubaren txosten ekonomikoa aurkeztuko du eta kirol arloko balorazioa egingo du.
Zuzendaritza hasia da datorren denboraldirako taldea egituratzen. Mikel Orbegozo jokalaria aurkeztu zuten atzo. Ibilbide luzeko aurrelaria da: Realako eta Athleticeko gazte mailetan ibili ostean, Nasticen, Sestao Riverren, Amorebietan, Getafe ‘B’n, Compostelan, Marbellan, Jaenen, Ebron, Real Unionen eta Tudelanon aritu da. Nafarrekin zuen kontratua agortuta, donostiarra talderik gabe zegoen.
Mikel Orbegozo jokalariak datorren urtean Beasain KE-ren koloreak jantziko ditu ! pic.twitter.com/fObjRh3hMk
— Beasain KE 1905 (@beasainke1905) June 14, 2021