Elkarretaratze isila egin dute udaletxe parean
"Indarkeria matxistaren biktima guztiei elkartasuna adierazteko" elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian
Beasaingo Udaletxearen aurrean “indarkeria matxistaren biktima guztiei elkartasuna adierazteko” elkarretaratze isila egin dute gaur eguerdian. Bereziki, Anna eta Olivia Tenerifeko (Espainia) nesken omenez. Oliviaren gorpua pasa den astean topatu zuten ur azpian. Anna oraindik ez dute topatu. “Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina”, diote
“Beasaingo Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeen kontrako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, indarkeria hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da”, gaineratu dute. Leire Artola alkatea izan da elkarretaratzearen lehen lerroan. Alboan izan ditu ordezkari politikoak, udaleko langileak, Asmube eta Oriako Lamiak elkarteetako ordezkariak eta hainbat herritar.