Kalakan hirukoa entzuteko sarrerak badira oraindik Lazkaon
Hirukote lapurtarrak ostiralean egingo du kantaldia, Areria aretoan. Sarrerak online erosteko aukera dago.
Pierre Sangla, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau musikarien Kalakan taldeak kontzertua egingo du, ostiralean, Lazkaon. Areria aretoan da emankizuna, 19:00etan hasita. Sarrerak aurrez lazkao.eus webgunean eros daitezke, 15 euroan. Oraindik badago tokia.
2009an sortua, txalaparta izan zuen lehengai Kalakanek sorburuan. Perkusioa du orain ere oinarria, eta euskal folk talde aipagarrienetako bat da.