Gema Hernandezek L'Ametlla de Mar-eko triatloia irabazi du
Euskal Herrian triatloi probak bertan behera gelditu direnez, joan zen astean Urola taldeko triatloilariak Tarragonako L’Ametlla de Mar herrira joan ziren, bertako proban parte hartzera. Gema Hernandez emakume onena izan zen distantzia erdiko proban (1.900 metro igeri, 90 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrikan). Hasieratik amaierara nagusitu zen.
Ainara Gonzalez, Jose Mari Mujika, Oier Diaz de Espada, Ander Erauskin eta Iñaki Etxanizek distantzia olinpikoan parte hartu zuten (1.500 metro igeri, 45 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrikan). Gonzalez laugarrena izan zen nesken artean.