Paula de Juan atleta ordiziarrak errekor berria ezarri du 400 metro hesietan
Absoluto mailako Gipuzkoako errekor berriak, Iberdrola Ligako finalean bosgarren postua ere eman dio ordiziarrari.
Pasa den igande arratsaldean, Alacant-eko La Nucia estadioan, nesken Iberdrola Ligako finala jokatu zen. Bertan, Atletico San Sebastian taldearekin lehiatu ziren, Txindoki taldeko hainbat atleta. Aipagarriena, Paula de Juan atleta ordiziarrak 400 hesietan lortu zuen emaitza izan zen. Absoluto mailako Gipuzkoako errekor berri bat ezartzea lortu zuen, 1:00:03 markarekin, aurretik Paulak berak zuena 22 ehunekotan onduz. Finalean bosgarren geratu zen.
Txapelketa on bat egiteko, baita errekorra apurtzeko aukera asko zituen atleta ordiziarrak. Sasoi onean dago, hala erakusten ari da, eta hala erakutsi zuen igandean ere. Errekor berria lortuta, minutuko langa jaistea izan daiteke hurrengo erronka.