Pintura lehiaketan 36 margolari
Aire libreko lehen pintura lehiaketa egin dute asteburuan, parte-hartze zabalarekin. Lanak ostiralera arte ikusgai daude, udaletxean.
Larunbatean izandako Idiazabalgo aire libreko I. pintura lehiaketan 36 margolarik parte hartu zuten, hiru mailatan: A kategorian Leticia Gaspar bilbotarrak irabazi zuen sari nagusia, B kategorian Maddi Caamaño idiazabaldarrak eta D kategorian Paula Espigares donostiarrak. Lan guztiak ostiralera arte izango dira ikusgai, udaletxean.