Ugo Mayor EHUko ikertzailea Covidaz ariko da Lazkaon
"COVID-19aren liburu zuria. Birusarekin bizitzen ikasi" hitzaldia egingo du gaur, Gerriko elkarteak antolatuta.

COVID-19aren liburu zuria. Birusarekin bizitzen ikasi izenburudun hitzaldia egingo du, gaur, Ugo Mayorrek Lazkaon. Gerriko kultur elkarteak antolatu du, eta 18:30ean txokoan izango da solasaldia. EHUko eta Ikerbasqueko ikertzaile da Mayor, eta koronabirusaren izurritearen ondorioak aztertu ditu.