Indarkeria matxistaren biktimei, berotasuna
«Indarkeria matxistaren biktima guztiei elkartasuna adierazteko» elkarretaratze isila egin zuten atzo eguerdian Beasaingo udaletxearen aurrean. Bereziki, Anna eta Olivia Tenerifeko (Espainia) neskak izan zituzten gogoan. «Emakumeenganako indarkeria giza eskubideen urraketa larri eta onartezina» dela azpimarratu zuten. Leire Artola alkatea, udaleko ordezkariak, langileak, Asmube eta Oriako Lamiak elkarteetako kideak eta hainbat herritar elkartu ziren.












