Berdintasunaren aldeko idazlanak saritu dituzte
Iker Gomez de Segura, Miguel Angel Gonzalez eta Elena Solera izan dira sarituak, Kimetz elkartearen 27. lehiaketan
Kimetz emakumeen elkarteak Ordiziako Udalarekin, 27. idazlan lehiaketa antolatu du. Lehen saria, Iker Gomez de Segura ordiziarrak jaso du, Oreka iraun, oreka iraunarazi lanagatik. Bigarren saria Miguel Angel Gonzalez madrildarrak jaso du, Que el mundo fue y sera una porqueria ya lo se lanagatik. Emakumezko baten idazlan onena Elena Soleraren (Ciudad Real) La tinta izan da.













