EAJren legegintzaldiaren lehen erdia "txarra" izan dela salatu du Eva Alvarez bozeramaileak. Sozialistek beasaindarren bizi-kalitatea hobetzeko 20 ekarpen egin dituztela azpimarratu du
Osasun Sailaren arabera 2 positibo gehiago daude atzotik eskualdean. Lazkaon eta Legorretan atzeman dute kasu bana.
Zine emanaldiak egingo dituzte, protagonisten ekarpenekin. Mobilizazioak ere egingo dituzte ekainaren 25ean eta uztailaren 2an
Lekanazpi elkarteak antolatutako solasaldian, herriko hiru baserritarrek euren lanez eta kezkez hitz egin zuten. Ondoren, euren etxeetan hazitako txahalen haragia eman zuten dastatzera.
Hamar urteren ondoren, kiroldegiko futbol modalitatea berreskuratu du gazte talde batek. Gaur Logistika Lazkao Kirol Kluba sortu, eta 3. Mailako Udaberri Txapelketa irabazi dute.
Maialen Sebastian de la Cruz (Ordizia, 1995) ikerlariak Ikergazte kongresuan parte hartu du. Hiru minututan bere jarduna eta lortutako emaitzak aurkeztu behar izan ditu.
Piper ugari, gerezi tomatea, azenario berria, aran gorria eta india-mahatsa atzo lehenengoz. Eskaintza handitzen ari da nabarmen.
'Urgulen magalean, Donostiako estanpak' erakusketaren harira, Ormaiztegiko eraldaketa urbanistikoa islatzen duen pieza digitala sortu du. Urriaren 31 arte egongo da ikusgai museoan
Bihartik uztailaren 18ra arte egin daitekeen 38 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Anoa postuen ordez, argazkiak ateratzeko guneak jarri dituzte. Kamisetak, bihartik.
Euskadi Mugiment egitasmoaren kirol txartelarekin bat egin du Zumarragako Udalak.
Saioa datorren igandean igandean izango da, Igartzako jauregian
Irudia 2.000 poltsetan inprimatuko dute eta poltsa hauek uztailaren 10eko azokan banatuko dituzte
Igartzan, Arriaranen eta Zegaman egingo dira zirkuituko hamar probetatik hiru. Udazkenean izango dira
18:00etan elkartuko dira, udaletxean
Musikale egitarauaren barruan, gaur zen kontzertua egitekoa Ormaiztegin, baina astebetez atzeratu dute emanaldia.
Yogaren Nazioarteko Eguna ospatuko da astelehenean, ekainak 21, eta yoga herritarrei gerturatzeko baliatuko dute. Edonork parte har dezake, eta yogaren onurak probatu
Ordizia Igeriketa Taldeko MIkel Merinok Euskadiko Txapelketarako gutxieneko markak lortu ditu.