Beste bost pieza jarri ditu Keko Maiotzek Atseden tabernan
Apirilean Keko Maiotz Seguran bizi den asteasuarrak zazpi egurrezko animalia jarri zituen ikusgai Atseden tabernako terrazan. Denbora pasa gisa lantzen du egurra Maiotzek, eta lagunek animatuta jarri zituen ikusgai. Orain beste bost egurrezko animalia buru sortu ditu eta erakusketara gehitu ditu. Aurrerantzean ikusgai egongo dira denak.