Bi kasu agertu dira Goierri osoan
Osasun Sailaren arabera 2 positibo gehiago daude atzotik eskualdean. Lazkaon eta Legorretan atzeman dute kasu bana.
Bi kasu berri, bat Lazkaon eta bestea Legorretan. Hori da Osasun Sailaren gaurko txostenak dioena. Gainontzeko hogei herrietan ez da positibo berririk agertu.
Eragin tasari dagokionean, ez dago herririk 400eko langa gainditzen duenik. Herririk handienen artean, Beasain, Lazkao, Ordizia eta Urretxu eremu horian daude; Legazpi eta Zumarraga, berriz, eremu berdean.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.861 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/16 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 0 | 224 | 114,48 | ||
Beasain | 0 | 1.604 | 85,59 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 84,03 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 1 | 547 (+1) | 124,29 | ||
Legazpi | 0 | 945 | 35,68 | ||
Legorreta | 1 | 168 (+1) | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 80 | 0 | ||
Ordizia | 0 | 1.369 | 208,54 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 201 | 0 | ||
Urretxu | 0 | 640 | 117,15 | ||
Zaldibia | 0 | 333 | 180,94 | ||
Zegama | 0 | 186 | 131,49 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.055 | 10,18 | ||
GOIERRI | 2 | 7.861 (+2) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-06-17)