Goierrin hiru proba izango ditu Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituak
Igartzan, Arriaranen eta Zegaman egingo dira zirkuituko hamar probetatik hiru. Udazkenean izango dira
Igartzako mendi duatloiaren irteera./Aimar Maiz Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituak hiru geldialdi egingo ditu Goierrin: Igartzako eta Arriarango lasterketak irailean jokatuko dira; Zegamakoa, urrian. Izen emateak itxida daude oraindik.
Atzo aurkeztu zuten behin-behineko egutegia. Hamar proba izango dira okerrik ezean. Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan.
| Igantzi | Irailak 5 |
| Igartza | Irailak 11 |
| Urduña | Irailak 18 |
| Arriaran | Irailak 25 |
| Arespalditza | Urriak 2 |
| Ibarra | Urriak 9 |
| Zegama | Urriak 16 |
| Amasa | Urriak 23 |
| Aia | Urriak 30 |
| Aduna | Azaroak 13 |













