Daniela Uribeetxeberriak irabazi du Zumarragako genero indarkeriaren prebentziorako irudi lehiaketa
Irudia 2.000 poltsetan inprimatuko dute eta poltsa hauek uztailaren 10eko azokan banatuko dituzte
Zumarragako Udalak genero indarkeriaren prebentziorako kanpaina antolatu du, Estatu mailako itunaren eskutik jasotako diru-laguntzarekin eta Hezibide enpresaren aholkularitzarekin. Kanpaina horretarako irudi baten bila, lehiaketa antolatu du. Daniela Uribeetxeberria Alustiza legazpiarrak irabazi du, Itxaropena lanarekin. Berak sortutako irudia gaiarekin zerikusia duten ekintza guztietan erabiliko da. Gainera, udalak banatuko dituen poltsa eta informazio txarteletan inprimatuko da.
Lehiaketara zortzi lan aurkeztu dituzte. Bost lagunek parte hartu dute: Laura Compains Blancok, Lierni Lopez Jauregik, Rosa Santos Sanchezek, Carlos Mediavilla Arandigoienek eta Uribeetxeberriak. Horra hor lan guztiak.