Sarek emanaldiak eta mobilizazioak egingo ditu datorren astean
Zine emanaldiak egingo dituzte, protagonisten ekarpenekin. Mobilizazioak ere egingo dituzte ekainaren 25ean eta uztailaren 2an
Sarek bi film emanaldi antolatu ditu datorren astean, plazazpian: Sagarren denbora eskainiko dute asteazkenean, San Juan bezperan. Mikel Korta Sareko kideak aurkezle lanak egingo ditu; Izadi gurasoekin etxera eskainiko dute gaur zortzi. Esti Amenabarro irakasleak egingo du sarrera. Bi emanaldiak 22:00etan hasiko dira.
Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen deportazioaren inguruko dokumental bat da. Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendu zuten eta 2010ean argitaratu zuten. Kristiane Etxaluz eta Alfonso Etxegarai bikotea da protagonista. Elkarrengandik 7.000 kilometrotara daude, Etxegarai Afrikako uharte batera bidali zutelako etakidea izateagatik.
Izadi: espetxean jaiotako atzera kontaketa dokumentalak Izadiren egoera jasotzen du. Iñigo Gutierrez eta Maria Lizarraga presoen alaba da. Jaio zenetik kartzelan bizi izan da, aurrena Picassenteko amen moduluan eta martxoaz geroztik Aranjuzeko familien moduluan. Hilabete batzuen buruan kalera atera beharko du eta gurasoengandik banandu. Senitartekoek gurasoak ere kalera irtetean eskatzen dute hori gertatu ez dadin.
Ostiralean, ekaineko azkena izanik, mobilizazioa egingo dute. 19:30etan elkartuko dira, plazapean. Uztailaren 2an ere, uztaileko lehen ostiralean, berriz mobilizatuko dira.