Bederatzi kasu agertu dira asteburuan, gehienak Ordizian
Osasun Sailaren arabera bederatzi positibo gehiago atzeman dituzte asteburuan Goierrin. Ordizian, Urretxun eta Zaldibian daude kasu berriak. Beasain eremu berdera pasa da.
Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren aurkako neurriak arindu dituen asteburuan, bederatzi kasu gehiagoren berri eman du Osasun Sailak, gaur argitaratu duen txostenean.
Kasurik gehienak Ordizian azaldu dira, 6 guztira. Urretxun 2 daude eta beste bat Zaldibian.
Eragin tasari dagokionean, ez dago herririk 400eko langa gainditzen duenik. Herririk handienen artean, Beasain, Legazpi eta Zumarraga eremu berdean daude; Lazkao, Ordizia eta Urretxu, berriz, eremu horian.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.875 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/18 | 06/19 | 06/20 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 20 | 0 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 224 | 114,48 |
Beasain | 0 | 0 | 0 | 1.605 | 49,93 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 42 | 0 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 183 | 0 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 67 | 0 |
Lazkao | 0 | 0 | 0 | 550 | 124,29 |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 946 | 35,68 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 168 | 67,11 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 31 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 80 | 0 |
Ordizia | 1 | 3 | 2 | 1.375 (+6) | 188,68 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 109 | 0 |
Segura | 0 | 0 | 0 | 201 | 0 |
Urretxu | 0 | 1 | 1 | 642 (+2) | 117,15 |
Zaldibia | 0 | 1 | 0 | 334 (+1) | 120,63 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 186 | 0 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 17 | 0 |
Zumarraga | 0 | 0 | 0 | 1.055 | 0 |
GOIERRI | 1 | 5 | 3 | 7.875 (+9) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-06-21)