Korta Oiarbideko gaurko bilera uztailaren 12ra atzeratu dute
Idiazabalgo auzoetako bizilagunekin bilerak egiten dabil udala dituzten beharrak identifikatzeko. Hurrengoa datorren astelehenean izango da, ekainak 28, Ondramuño Gurutzetan.
Idiazabalgo Udalak maiatzean udalerriko landa eremuetako bizilagunekin egiteko bilerak antolatu zituen. Ekimenaren helburua landa eremuko bizilagun horien beharrak identifikatzea da. Dagoeneko Urtsuaranen, Arizti Goiburun, Gainekerean, Akutainen, Arimasagastin eta Urbizun egin dituzte. Gaur Korta Oiarbiden zen egitekoa, baina uztailaren 12ra atzeratu dute.
Hurrengoa Ondramuño Gurutzetan izango da, ekainaren 28an, datorren astelehenean, eta uztailaren 5ean, berriz, Goatse Egileorren.