Argiaren faktura argitzeko
Elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko online saioa egingo dute bihar, 18:00etan. Aurrez izena eman behar da
Beasaingo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak elektrizitatearen faktura berriaren inguruan informatzeko online ikastaroa antolatu dute. Bihar izango da saioa, 18:00etan. Galderak egiteko aukera egongo da. saioan bertan erantzuten ez badira, Energia Argitu programak mezu elektroniko bidez erantzungo ditu geroago.
Sarbidea jasotzeko aurrez izena eman behar da. 943 164 172 edo 605 75 76 87 telefonoetara deitu behar da horretarako. Edo argitu@gipuzkoa.eus helbidera, idatzi. Interneterako sarrera izatearekin nahikoa izango da. Ez da programarik deskargatu behar. Saioa euskara izango da.
Ekaina hasieratik indarrean dago elektrizitatearen faktura berria. Eguna hiru fasetan dago banatuta: tarte merkea (00:00-08:00), erdibidekoa (08:00-10:00 / 14:00-18:00 / 22:00 – 00:00) eta garestia (10:00-14:00 / 18:00-22:00). Facua kontsumitzaileen elkartearen arabera, dena den, %46,5 haziko da ordaindu beharrekoa. Are gehiago, ekainean argindarraren prezioak maximo historikoak markatu ditu. Espainiako Gobernuak argindarraren BEZa %10era murriztuta erantzun du. Maria Jesus Montero ministroaren arabera tarterik garestienean 13 zentimo aurreztuko ditu erabiltzaile bakoitzak ordu bakoitzeko.