'Balio erantzia' erakusketa, gaurtik hilaren 30era arte
Josu Marotoren eta Ekaitz Goikoetxearen erakusketak herriz herriko ibilian jarraitzen du. Hilaren 30era arte, Idiazabalen izango da ikusgai.
Balio erantzia erakusketa irekiko dute gaur, udaletxean, eta ekainaren 30era arte egongo da ikusgai. Gorputz ezberdinen irudi eta testuak jasotzen ditu Josu Maroto eta Ekaitz Goikoetxearen erakusketak. Gaurko irekiera saioan, bisita gidatuak egingo dituzte, bi txandatan: 18:00etan eta 20:00etan. Liburutegian eman daiteke izena bisitarako, edo whatsappez 943 18 71 00 zenbakian.