Eskola Agenda 2030 programaren berri udalean eman dute
Basoen gaia lantzen ari da aurten Eskolako Agenda 2030 ekimena. Lazkaoko ikasleek Hariztiaundiko parkean jarri dute arreta
San Benito ikastolan ere basoen gaia landu dute Eskolako Agenda 2030 ekimenaren barruan. Ekainaren 4an izan zen ikasleen ordezkari talde bat udaletxean, Kepa Zubiarrain alkateari landutakoaren eta eskarien berri ematen. Hariztiaundiko parkea landu dute, batik bat. Espezieen informazio txartelak, komuna eta txoritegiak jartzeko eskatu dute, besteren artean.