Sexu eta genero aniztasunaz hitzaldia egingo dute Ataunen
Ibai Fresnedo Hiruki Larroxako eta EHGAMeko kideak hitz egingo du, gaur, udaletxeko batzar aretoan. Herriko gonbidatuak ere izango dira.
LGBTren nazioarteko egunaren harira, Ataungo Berdintasun Batzordeak adierazpena atera du, eta herriko 13 taldek eta eragilek babestu dute. Hitzaldi-tailerra antolatu dute gaurko, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Sexu eta genero aniztasuna herri txikietan gaia landuko du Hiruki Larroxako eta EHGAMeko kide Ibai Fresnedok, herriko gonbidatuekin.