Espainiak 1,3 milioi euro bideratuko ditu Goierriko Done Jakue bidera
Santiagora daraman barnealdeko bideko hainbat eraikin berritzeko laguntza emango dute. Beasaingo Igartza, Segurako Ardixarra eta Ormaiztegiko Iriarte Erdikoa baserria daude tartean.
Espainiako Gobernuak 1,3 milioi euro bideratuko ditu Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoa, Segurako Ardixarra Etxea eta Ormaiztegiko Iriarte Erdikoa baserria biziberritzeko. Hiru guneak Gipuzkoa barnealdeko Done Jakue bideak lotzen ditu. Espainiako Gobernuak Done Jakue bideak hauspotzeko plan turistikoa aurkeztu zuen ostiralean.
Dirua Europako Funtsetatik iritsiko da. Pandemiak eragindako kalteak arintzeko Next Generation planetik, zehazki. Denera 121 milioi euro izango dira.
Igartzak jasoko du hiruren artean partidarik handien. 700.000 euro dagozkio. Ardixarrak, berriz, 400.000 euro jasoko ditu. Iriarte Erdikoak gainerako 200.00 euroak jasoko ditu. Hego Euskal Herriko beste hainbat gune turistiko ere biziberritzeko proiektuaren barruan daude.