Frantziako Tourrean izango dira Alex Aranburu eta Ion Izagirre Astanarekin
21 etapa izango ditu eta larunbatean hasiko da: Brest-Landreneau. Uztailaren 18an bukatuko da, Parisen. Goierritarrekin batera, Omar Fraile, Jakob Fulgsang, Dmitriy Gruzdev, Hugo Houle eta Alexey Lutsenko ariko dira Astanarekin.
Frantziako Tourra 2021 larunbatean hasiko da, ekainak 26, Bresten, eta uztailaren 18an bukatuko da, Parisen. Bertan izango dira Ion Izagirre ormaiztegiarra eta Alex Aranburu ezkiotarra. Aranbururen lehenengo Frantziako Tourra izango da. Astanak 8 txirrindulari deitu ditu Tourrerako eta bi goierritarrez gain, Omar Frailek, Jakob Fulgsang-ek, Dmitriy Gruzdev-ek, Hugo Houle-k eta Alexey Lutsenkok osatuko dute taldea. 21 etapako lasterketa da eta lehenengoan, Brest-Landerneau, 197,8 kilometro egingo dituzte ziklistek.