Garmendiak balentze positiboarekin esango du agur
Igandean jokatuko du Asperekin azken partida, Atanon. Ikusleak egongo dira
Beñat Garmendiak Asperekin azken partida igandean jokatuko du. Victor izango du lagun, eta Alberdi-Larunbe bikotearen aurka lehiatuko dira. Atano III.na frontoian izango da partida, Donostian. Ikusleak izango dira. Duela bi urte egin zuen debuta. 45 partida jokatu ditu bidean, eta 25 irabazi egin ditu. 811 tanto egin ditu alde eta 727 jaso ditu.