San Joan sua... eta ura
Euriak San Joan arbola jartzea ezinezko egin du eta sua pizteko zailtasunak egon dira
Pandemia gutxi ez, eta euriak San Joan gauaz gozatzea are gehiago zaildu du. Txistulariak eta bandako kideak euritik babestu behar izan dira eta Santa Barbarako baserritarrek ezin izan dute San Joan arbola altxatu. Lau saiakera egin dituzte. Azken saiakera Urretxuko Udalaren garabiaren laguntzarekin egin dute, baina horrela ere ezin izan da. Sua pizteko ere nahikoa lan. Brigadako kideek erregai asko bota behar izan dute, baina azkenean egurrak su hartzea lortu dute. Loreen bedeinkapena arazorik gabe egin ahal izan da, behintzat.
Duela egun gutxi hil zen Jesus Mari Aierbe ere gogoan izan dute. Bere alaba Anek eta Lurrako kideek hiletako koroa eta lore-sorta sutara bota dituzte.