PSE-EEk dio Igartzako inbertsioak Beasain osoarentzat izango direla onuragarriak
Eva Alvarez bozeramaileak albiste "ona" dela azpimarratu du. "Kultur, hondare eta bizipen eskaintza hobetzeko aukera da"
Beasaingo PSE-EEren ustez Espainiako Gobernuak Igartzako monumentu multzoan egingo duen inbertsioa albiste “ona” da. “Kultur, hondare eta bizipen eskaintza hobetzeko aukera da”, azpimarratu du Eva Alvarez sozialisten bozeramaileak. Beasain osoa izango dela onuraduna gaineratu du. “Gure ondare historikoak gure arbasoekin lotzen gaitu eta, beraz, gure DNAren parte da. Izan ere, Igartzako monumentu multzoak, bere garrantzi turistikoaz gain, funtsezko kultura- eta gizarte-balioa du. Eta hezkuntza-eskaintza interesgarri baten bidez, ikasleen artean irakasten da Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte, hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonek, helduen eskolek eta euskaltegiek ere parte hartuta. Argi dago etorkizuneko belaunaldientzat zaindu behar ditugula eraikin horiek, gure gizarteak Erdi Arotik gaur arte izan duen bilakaera ezagutarazten baitigute”