'Sensory music' ikastaroa emango du Eli Gordoak Iratzarrirekin
Iratzarri emakumeen elkarteak antolatu du ikastaroa, uztailaren 6 eta 8rako. Doakoa da, baina izena aurrez eman behar da.
Eli Gordoa musikari legazpiarrak Sensory music izeneko ikastaroa emango du, Iratzarri emakumeen elkarteak antolatuta. Ikastaroa uztailaren 6an eta 8an izango da, goizez (10:00etatik 12:00etara, bi saio) edo arratsaldez (18:30etik 20:30era, beste bi saio). Ikastaroa doan da, baina parte hartzeko izena eman behar da Iratzarriren egoitzan, gaur eta hilaren 30ean, 16:30etik 18:00etara, edo mezua bidalita: iratzarri.legazpi@gmail.com.
Gehienez sei laguneko taldeak osatuta, gai hauek landuko ditu Gordoak: Erlaxazioa zuzeneko musikak lagunduta, Zure barrenaz eta zure momentuaz jabetu, Zure sentsazio eta zentzuekin konektatu, Musika dinamikak landu pertsona ardatz hartuta, Musika eta soinuak adierazteko bide bezala erabili, eta Sentitzeko eta partekatzeko lekua.
Eli Gordoa, musikariaz gain, Kontzientzia Sentsorialean liderra eta musikoterapeuta da.