Zazpi kasu berri agertu dira, horietatik gehienak Ordizian
Azken bi asteetako daturik altuena eman du gaur Osasun Sailak. Ordizian, Olaberrian eta Urretxun agertu dira positiboak. Hildakorik gabeko astea izan da pasa dena, urte osoan lehen aldiz.
Azken egunetako tendentziaren gainetik, gaur zazpi positiboren berri eman du Osasun Sailak. Horietatik 5 Ordizian agertu dira, eta beste bana Olaberrian eta Urretxun.
Eragin tasari dagokionean, ez dago herririk 400eko langa gainditzen duenik. Herririk handienen artean, Beasain, Legazpi eta Zumarraga eremu berdean daude; Lazkao, Ordizia eta Urretxu, berriz, eremu horian.
Albiste ona heriotzen inguruko datuek ekarri dute. Aste osoan, urtea hasi zenetik lehendabiziko aldiz, ez da koronabirusak eragindako hildakorik izan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.884 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/22 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 0 | 224 | 114,48 | ||
Beasain | 0 | 1.606 | 57,06 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 0 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 550 | 124,29 | ||
Legazpi | 0 | 946 | 23,78 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 1 | 81 (+1) | 109,05 | ||
Ordizia | 5 | 1.381 (+5) | 198,61 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 201 | 0 | ||
Urretxu | 1 | 643 (+1) | 161,08 | ||
Zaldibia | 0 | 334 | 120,63 | ||
Zegama | 0 | 186 | 0 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 0 | 1.055 | 0 | ||
GOIERRI | 0 | 7.884 (+7) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-06-232)