Zopapertza zintzilikatu dute Seguran, San Joan festak gogoan
Iaz bezala, aurten ere sinbolikoki zopapertza zintzilikatu dute Elorri elkarteko lagunek Txanbolingañen, San Joan bezpera egunean, eta San Joan bigarrenera arte egongo da bertan.
Seguran bigarren urtez ez da San Joan festarik antolatu koronabirusagatik. Hala ere, segurarrek gogoan izango dituzte jaiak. Iaz bezala, aurten ere sinbolikoki zopapertza zintzilikatu dute Elorri elkarteko lagunek Txanbolingañen, San Joan bezpera egunean, eta San Joan bigarrenera arte egongo da bertan. Festei keinu bat egin diete horrela jai girorik izango ez bada ere.