Bi positibo Lazkaon, gainontzekoetan bat bera ere ez
Lazkaon soilik atzeman ditu bi positibo kasu Osasun sailak, eta eremu horian jarraitzen du 159,80ko eragin tasarekin.
Bi positibo bakarrik atzeman ditu Osasun sailak Goierrin atzotik gaur bitarte egin dituen PCR eta Antigeno probetan. Bi kasuak Lazkaon daude. Goierriko gainontzeko herrietan ez dago positibo berririk.
Eragin tasari dagokionean, ez dago herririk 400eko langa gainditzen duenik. Herririk handienen artean, Beasain, Legazpi eta Zumarraga eremu berdean daude; Lazkao, Ordizia eta Urretxu, berriz, eremu horian.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.886 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/23 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 13 | 0 |
Arama | 0 | 20 | 0 |
Ataun | 0 | 224 | 57,24 |
Beasain | 0 | 1.606 | 49,93 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 |
Gabiria | 0 | 24 | 0 |
Gaintza | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 0 | 183 | 0 |
Itsasondo | 0 | 67 | 0 |
Lazkao | 2 | 552 (+2) | 159,80 |
Legazpi | 0 | 946 | 11,89 |
Legorreta | 0 | 168 | 67,11 |
Mutiloa | 0 | 31 | 0 |
Olaberria | 0 | 81 | 109,05 |
Ordizia | 0 | 1.381 | 198,61 |
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 |
Segura | 0 | 201 | 0 |
Urretxu | 0 | 643 | 161,08 |
Zaldibia | 0 | 334 | 60,31 |
Zegama | 0 | 186 | 0 |
Zerain | 0 | 17 | 0 |
Zumarraga | 0 | 1.055 | 0 |
GOIERRI | 2 | 7.886 (+2) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.