Eskuzko Herriarteko txapelketako finala Idiazabalen jokatuko da larunbatean
Azpeitiak eta Oiartzunek jokatuko dute, Igarondo pilotalekuan, 16:30ean. Zale batzuk izango dira frontoian eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak zuzenean emango du Youtube bidez.
Idiazabalen jokatuko dute 2021eko Eskuzko Herriarteko txapelketaren finala Azpeitiak eta Oiartzunek. Etzi izango da, larunbata, Igarondo pilotalekuan, 16:30ean hasita. Zale batzuek partidaz pilotalekuan bertan gozatzeko aukera izango dute, baina ezin dutenek ere zuzenean ikusi ahal izango dute, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak zuzenean eskainiko baitu finala Youtube bidez, https://youtu.be/jeS878DUa-0 estekan.
16 herrik hartu dute parte aurtengo txapelketan eta Goierritik Ataunek bakarrik: Aduna, Alegia, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara,Bidania-Goiatz, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa izan dira denera. Azpeitia eta Oiartzun iritsi dira finalera. Kadete, jubenil eta maila nagusiko partidak jokatuko dira.