Gabiriako eta Urretxuko Santa Barbarako San Joan suak bideoan
Neurriak hartuz eta jende pilaketarik gabe, Goierriko zenbait herritan piztu dituzte San Joan bezperako suak euriari aurre eginez.
Aurten ere ez da San Joan bezperako gau magikorik bizi ahal izan Goierriko herrietan. COVID-19ak eragindako osasun krisiaren eraginez indarrean dauden neurriek ez dute baimentzen jende pilaketarik sortzerik, eta horri gainera, atzo iluntze-gaur partean botatako euria gehitu behar zaio. Hala ere, zenbait herri, auzo eta baserri ataritan piztu dituzte suak. Gabirian eta Urretxuko Santa Barbara auzoan piztutako suak dituzue hemen ikusgai.