Iguneak ordutegi murriztua du
Udako ordutegiarekin dabil: 09:00etatik 14:00etara. Irailaren 16ra arte egongo da hala
Igunea goizetan bakarrik egongo da irekita aurrerantzean. 09:00etatik 14:00etara, zehazki. Ordutegi murriztua irailaren 16ra arte izango du.
Beasaingo Udaleko Herritarrentzako informazio eta arreta zerbitzuak hitzorduarekin funtzionatzen du oraindik, pandemia dela-eta. Txanda eskatzeko 943 02 80 50 zenbakira deitu behar edo udala@beasain.eus helbidera, idatzi. Udalaren bulego birtualaren bidez ere egin daitezke tramitazio batzuk.