Beti Gazte tabernak Joxepane Herri Ostatuan emango du zerbitzua uztailaren 2tik aurrera
Igandean emango du zerbitzua azkeneko aldiz udaletxepeko lokalean, eta uztailaren 2an hasiko dira pareko tabernan.
Zaldibiako udal eraikin berria azken fasean dagoen honetan, gero eta gertuago dago eraikin zaharraren eraistea. Lanek dirauten bitartean (abuztuan zehar) Beti Gazte tabernak eskaintzen dituen zerbitzurik gabe ez geratzeko eta eraikin zaharretik berrirako egokitzapen lanak lagundu asmoz, Zaldibiako Udalak erabaki du Beti Gazte tabernako kudeaketa eramaten dutenen leku aldaketa eskaera onartzea. Hartara, igandean, hilaren 27an, emango du zerbitzua azkenekoz orain arteko tokia, eta urtarrilaren 2tik aurrera Joxepane Herri Ostatuen emango du. Beti Gazte elkarteko bazkideek orain arteko baldintzak berberak izango Joxepane tabernan.