LGTBI egunagatik 'Esnatu naiz' kabareta Itsasondon
Ekainak 28, LGTBI eguna dela eta hausnarketarako kale animazio ikuskizuna antolatu dute Itsasondon. Hala, Andoni Mutiloaren, Esnatu naiz kabareta ikusi ahalko da gaur,19:00etan.
Kabaret honetan nortasuna, generoa eta sexu-joera ezberdinen gaiak lantzen ditu Mutiloak. Bere protagonista Elur da, jatorri euskalduna duen baina Londresen bizi den trans artista bat. Ikuskizun honen bitartez, LGBTI+kolektiboko pertsonek oraindik gaur egun Euskal Herrian normaltasun osoan bizitzeko dituzten arazoei buruzko gogoeta egin nahi du, antzerkia, dantza eta musika nahastuz. Emanaldira joan nahi dutenek, Itsasondoko Udalaren webgunean eman beharko dute izena.













