Musikale jaialdiko azken kontzertua eman du Ilargi taldeak
Atzo izan zen eta karpa bete zuten ormaiztegiarrek. Bihar, ondo bidean, Erreka Eguna ospatzeko Eztanda erreka garbituko dute auzolanean.
Ormaiztegiko Ekain kulturala amaitzear da. Atzo Musikale jaialdiko bigarren eta azken kontzertua eman zuen Ilargi taldeak. Udalak ohar bidez adierazi duenez, “eskertzekoa da herritarrek emandako erantzuna”, atzo karpa beteta egon zelako eta jarduera guztietan “parte hartze handia” izan delako. Bihar Erreka Eguna ospatuko dute herrian eta izena eman duten 30 bolondresek Eztanda erreka garbituko dute, 10:3oean hasita.
San Joan bezperaren harira, Zubipe kiroldegian dantzari nahiz musikari gazteek saioa eskaini zuten herenegun. Ohiko kokapena ez, baina ohiko dantzak izan ziren ikusgai, Zuhaitzaren Soinua kolektiboko txalapartariez lagunduta.
Hemen ekain kulturaleko hainbat ekintzetako argazkiak: