Ormaiztegi lorez apainduta
Ormaiztegi lorez sariketa izan da gaur eguerdian Ormaiztegiko udaletxean. Aurtengo edizioan ostatu eta tabernetako modalitatea ere izan dute.
Ormaiztegi lorez sariketa berreskuratu du herriak aurten. Hainbat herritarrek herriko txoko ezberdinak lorez apaindu dituzte ekainaren 16tik 24ra, eta aurtengo edizioak berrikuntza bat ere izan du: baserri eta etxeetako sariaz gain, ostatu eta dendetakoa ere banatu dute. Gaur eguerdian izan da sari banaketa, udaletxean.
Guztira lau sari eta aipamen berezi bat banatu dituzte. Loreak zaintzeko eskularruak eta materiala jaso dute irabazleek, diploma batekin batera, Jon Enrique Galarza alkatearen eta Jone Usabiaga kultur zinegotziaren eskutik.
Etxeetako sariak:
- Mari Jose Sukia.
- Maiora Elorza familia.
Baserrikoa:
- Karteron baserria. Maite Rodriguez.
Ostatu eta tabernetakoa:
- Jubilatuen taberna. Jaqueline Torres (aipamen berezia).
- Petit Goierri hotel. Isabel Gonçalves.