Kasu bana Ordizian eta Zumarragan
Osasun Sailaren arabera, bi positibo atzeman dituzte Goierri osoan, Ordizian eta Zumarragan bana. Intzidentzia tasa ere ari da egonkortzen.
Azken egunetako gorabeheren ondotik, berriz ere apaltzen ari dira koronabirusaren datuak, Goierriri dagokionean behinik behin. Osasun Sailak beste bi kasuren berri eman du gaurko txostenean; positibo bana agertu dira Ordizian eta Zumarragan. Gainontzeko hogei herrietan, ez da kasu berririk azaldu.
Eragin tasa ere egonkortzen ari da, eta 500.000 biztanleko ehun kasuen azpitik dago azken asteetan, baina Eusko Jaurlaritzak eremu berdera pasatzeko ezarritako 60ko tasara ez da iritsi oraindik. Beasain, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga eremu berdean daude, Lazkao eta Ordizia, berriz, horian.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 7.902 COVID-19 positibo kasu izan dira.
06/28 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 20 | 0 | ||
Ataun | 0 | 224 | 57,24 | ||
Beasain | 0 | 1.609 | 49,93 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 24 | 0 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 183 | 0 | ||
Itsasondo | 0 | 67 | 0 | ||
Lazkao | 0 | 555 | 177,56 | ||
Legazpi | 0 | 949 | 47,57 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 67,11 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 82 | 218,10 | ||
Ordizia | 1 | 1.384 (+1) | 158,89 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 201 | 0 | ||
Urretxu | 0 | 643 | 43,93 | ||
Zaldibia | 0 | 334 | 60,31 | ||
Zegama | 0 | 186 | 0 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 1 | 1.058 (+1) | 30,55 | ||
GOIERRI | 2 | 7.902 (+2) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.