Lasa eta Zabala, lehen filma
Beasaingo Ernaik antolatutako zinema zikloa ostiralean hasiko da. Plazapean izango da
Beasaingo Ernaik antolatutako udako zine zikloko lehen filma Lasa eta Zabala izango da. Ostiralean eskainiko dute, 22:00etan, plazapean. “Udako gau-giroa aprobetxatuz, gazteon arteko giro informalago bat sortzeko egokiagoa iruditu zitzaigun aire librean egitea, baina arkupe batez babesturik”, diote. Gainera, osasun aldetik kalean elkartzea seguruagoa dela gogorarazi dute.
Filmak Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren hilketa azaltzen du. Pablo Malok zuzendu zuen.