Olaberriko San Joan pilota txapelketan partaidetza polita
Oinatz Aranburu eta Josu Soberon izan dira garaile herriko gaztetxoen arteko txapelketan.
Gaztetxoen 22. San Joan pilota txapelketak, ostegunean, Olaberriko haurrei aukera eman die, beste behin. Oinatz Aranburu eta Josu Soberon dira garaile, finala Xiker Sorio-Eki Munduateri irabazita (eskuz 6-12 galdu, palaz 12-2 irabazi). Hirugarren Aritz Maiora eta Ibai Sese geratu dira, eta 4. Xanet Aranburu-Ortzi Aranburu (12-8 eskuz, 12-5 palaz).